"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Belodromoan izango dira, beti bezala, jende gehien bilduko duten emanaldiak. Aurten, bestalde, dimentsio berria izango du Belodromoak, 400 m²-ko pantaila erraldoiari eta 3.000 ikuslerentzat egokituriko aretoari proiekzio eta soinu sistema modernoenak jarri baitizkiote. Emanaldi berezi batzuei esker ikusleek 3D proiekzio sistema berriaz gozatu ahal izango dute, pantaila erraldoiaren ikusgarritasunarekin, gainera. Belodromoko 3D saioen programazioa datorren astean zehaztuko da.
Gainera Belodromoa Zinemaldiaren saio ezagunenetako baten agertokia ere izango da, jaialdiaren azken egunean egiten den, klausurako galaren emankizunarena eta Sail Ofizialaren eta Zabaltegi-Bitxiak sailaren klausurarena, hain zuzen. Haurrek ere goizero gozatu ahal izango dute ikastolekin eta ikastetxeekin hitzarturiko eta haientzat bereziki prestaturiko programari esker.