"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Goiza euritsu hasi zen eta banaka-banaka joan ziren gerturatzen Maria Cristina hotelaren atarira. Hasieran gehienak neskak eta gazteak ziren, baina gutxinaka adin guztietako emakume eta gizonezkoak hasi ziren agertzen. Guztiak Brad Pitt aktore estatubatuarra noiz iritsiko zain. Eta 14:35etan auto ofizialetik bisera eta eguzkitako betaurreko ilunez jantzitako gizon bizarduna jaitsi zen. Guztiak zain zeuden baina pare bat segundotako nahasmena egon zen. Batzuek “nor da?” galdetzen zuten bitartean, ahots bat gailendu zen guztien artean: “Bera da!”. Orduan hasi ziren garrasiak, oihuak eta irri histerikoak. Gerturatu ziren zale gehienak agurtu zituen Hollywodeko izarrak eta malkoren bat edo beste ere jauzi zen. Brad Pitt iritsi zen Donostiara, eta berarekin Zinemaldiaren eromen zoriontsua.