"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Internet hor dago eta ez da desagertuko, Internetek ez dio kezkarik sortzen Atom Egoyan zuzendariari. Belaunaldi bakoitzak bere harreman moduak bilatzen ditu eta honek, Internetek, erreztu eta azkartu egin ditu gauzak. Baina, aldi berean, bere ustez, gazteek kontutan izan behar dute, azkenean bide fisiko bat bilatu behar dela harremanetarako, mundu errealera etorri behar dutela eta hau harriskuz beterik egon daitekela.“Gizakiok oso komplexuak gara, eta bizitza erraztuko digutela agintzen diguten tresnak susmagarriak iruditzen zaizkit”.