"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gaueko 22:00etan izan zen atzo Inglourious Basterdsen lehen emanaldia, Zabaltegiko lehen bitxia, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldira agertu ziren aurpegi ezagun guztien gainetik egon ziren filmaren zuzendari, Quentin Tarantino, eta Brad Pitt aktorea. Azken honek hogei minutu eman zituen hoteletik antzokira bidean dauden metroak zeharkatzen, kalearen bi alboetan pilatuta zeuden pertsonak agurtu nahi izan baitzituen. Antzoki barruan, Quentin, Brad eta filmaren produktorea, Lawrence Bender, eszenatokira igo ziren Donostiara ekarritako lana aurkeztera. “1994an Pulp Fiction filmarekin Zabaltegira etorri nintzenez geroztik estreinako aldia da Donostiara itzultzen naizela, eta oso pozik nago itzuli izanagatik” adierazi zuen Tarantinok.
I.O.