"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
“Juanjo gizon umila zen, kreatibitate handikoa, zorrotza oso bere lanarekin. Ohikoa ez bada ere, Juanjoren Nere Erria film laburra dokumentalaren ondoren proiektatzea eskatu diet antolatzaileei. Hartara, Juanjoren gaineko nire ikuspegia ezagutu ondoren, ikusleek haren lan bat ikusi ahalko dute zirkulua osatzeko”.