"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Burn After Reading, Joel eta Ethan Coen anaiek zerbitzu sekretuei buruz zuzendu duten komedia, zinemazale guztion ahotan egon da egunotan. John Malkovich, Tilda Swinton, George Clooney, Brad Pitt, Frances McDormand eta puntako beste aktore batzuek interpretatutako pertsonaiek sekulako barre algarak sorrarazi dituzte. Eta, espero zitekeen bezala, ikusleek barre algara horiek bozkaz erabakitzen den TCM sariaren bidez eskertu nahi izan dituzte. Filmaren inportadore espainolak, José Luis Ariasek, saria jaso du Kursaalen Rafael Portela TCMko ordezkariaren eskuetatik. Hemengo aretoetan urriaren 10ean estreinatuko dute, Quemar después de leer izenburuarekin.