"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Neorrealismotik italiar erako komediarantz jo zuen zuzendarietako bat da Mario Monicelli. Donostian egon da egunotan, nahiz eta, osasun arazoak tartean zirela, espero baino lehen alde egin behar izan duen. Gerrosteko krisialdia gaindituta, 60. urteetan loratu zen kalse ertaina ironia eta umore handiz erretratatu zuen. Zinemaldiak atzerabegirako bat eskaini dio haren lanari, baita, Espainiako Filmategiarekin batera liburu mamitsu bat. Langintza horretan, Quim Casasek eta Ana Cristina Iriartek koordinatuta, aditu askok hartu dute parte.