"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aurtengo Zinemaldiko lehen Donostia Saria aktore malagatarrak jaso zuen, Pedro Almodóvar alpaldiko lagunaren eskuetatik jaso ere. Zuzendari mantxatarrak elkarrekin lan egin zuten garaia gogoratu eta Banderasi buruz zera esan zuen:“Zine-animalia da, aktore izateko senaz gainezka dagoena”.
Nabarmen hunkituta eta ahotsak tarteka dar-dar egiten ziola, Banderasek lankide dituenei eskerrak eman zizkien, eta saria, berriz, hiru pertsonari eskaini zien, zehatz-mehatz,Javier Bardemi, Melanie Griffitti eta aitari. Bardemi buruz, “aktore zoragarria” dela eta “zinez” miresten duela esan zuen; emazteari buruz, berriz, aktore karrera alde batera utzi eta familiaren karrerari “arrakasta handiz” heldu ziola; aitari buruz, azkenik, “gehien maite nauen eta nik gehien maite izan dudan gizona” dela.
Saria jaso aurretik eginiko prentsaurrekoan, aktore lanean jarraitzeko gogo sendoa duela adierazi zuen, baina zuzendaritzan ere sakondu nahi duela. Alde horretatik, Boabdil Granadako azken errege musulmanaren inguruko proiektu bat aipatu zuen, aspalditik buruan dabilkiona.