"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nahiz eta Elias Querejetak Kimika eta Zuzenbide ikasketak egin, eta Realeko futbol jokalari izan -Real Madrili gol bat sartu zion- guztia alboratu zuen zinean buru-belarri murgiltzeko.
Txalo zaparrada artean jaso zuen Querejetak Zinezko Bizitza 2008 saria.“Ez dakit zer esan” adierazi zuen. “Egin al dezaket kantuan?” galdetu zuen bildutakoen harridurarako. “Bai” erantzun zuen aho batez jendeak. Esandakoa betez, Donostia ardatz duen kantu bat abestu zuen: “Ederra, ederra, ederra, ederra da Donostia; ederra itsaso bazterreko usotxo txuria”. Entzuleek beste txalo sorta batekin saritu zuen hernaniar ‘bertsolariaren’saioa.