"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zuzendari italiarraren eta haren obraren inguruan Donostiako Zinemaldiak eta Espainiako Filmotekak argitaratu duten liburua atzo aurkeztu zuten honen koordinatzaile biek, Quim Casasek eta Ana Cristina Iriartek, liburuaren egileetako batzuk bertan zirela.
Tamalez, Monicellik etxerako bidea hartu behar izan du bronkitisak jota eta dagoeneko Erroman da. Beraz, ez zen liburuaren aurkezpenera azaldu. Zinemaldiaren lehen egunetik egon da Monicelli Donostian eta inaugurazio ekitaldian gaueko txalo zaparrada handiena jaso zuen Rufufu lanaren egileak.