"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pedro Usabiagaren zinezaletasuna ez da gaur goizekoa.“Garai batean Zinemalditik 200 metro eskasetara, San Frantzisko kalean bizi nintzenez, zaletu nintzen zinera. 1973an Peter Bogdanovichen Luna de papel ikusi nuenean erabat irentsi ninduen. Orduan 14 urte nituen. Argazkilari izatea Donostiako Zinemaldiari zor diot ”.
Erakusketan zehar, besteak beste, Donostia Saria atzo jaso zuen Antonio Banderas ere ageri da argazki sortan. "Camino de los inglesesen filmeko promozioko argazkiak neronek egin nizkion malagarrari. Aurretik, Almodóvar eta Los reyes del mamboren artean ari zela ere argazki sorta bat egin nion. Asko pozten naiz gaurdaino egin duen ibilbide eta lanagatik. Zorionak Antonio” eransten du Pedro Usabiagak.