"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Auzoetatik ateratako “deiadar bat balitz bezala” ulertzen du Santiago Zannouk bere lehen film luzea: El truco del manco. “Hiriburu handietako erdialdetik urrutiko auzoetan ere dohain handiak dituzten pertsonak badaudela agerian utzi nahi dut. Hemen gaude, badakigu gauzak egiten eta egiteko gogoa ere badugu. Hori da mezua. Bizitza hau lasterketa bat da, baina denok ez gara lerro beretik abiatzen; askok eta askok, arazo fisikoak dituztelako, etorkinak direlako edo dena delako, atzerago hasi behar dugu korritzen. Bada, korri dezagun, horretarako nahiko kemen badugu-eta”. Izan ere, horixe da mainguaren trikimailua, filmaren protagonista nagusiak erakusten duen borondate sendoa, alegia.
Protagonista nagusi hori “El Cuajo” da. Mugikortasun arazo latzak ditu. Burua, berriz, ederki doakio, ia-ia mingaina bezain ederki, eta hori asko esatea da; izan ere, kantatzen duen rap-ean garbi geratzen da zein den be-re dohaina: “Con este físico –dio–, mira tú qué bien me explico”. Adolfo da “El Cuajo”ren lagun-mina. Horren “elbarritasuna” ez da fisikoa, beste klase batekoa baizik: mulatoa da, drogak harrapatuta egon da, kartzela ezagutu du… “El Cuajo”k Adolfo konbentzitzen du grabazio estudio bat egiteko, ezerezetik, dirurik gabe eta, gainera, hilabeteko epean. Beren ahaleginean, hainbat gauza gertatuko dira, auzoaren bizimoduaren isla: jatorri desberdineko pertsonen arteko harremana, drogak eta era guztietako trapitxeoak, bortizkeria eta beste.
Istorioa sinesgarri bihurtzeko berebiziko garrantzia dute aktoreek, eta bereziki “El Cuajo”ren rola jokatzen duena, Juan Manuel Montilla “El Langui”, ijituz osatutako La Excepcion hiphop taldearen kantaria.“Biak ala biak Carabanchelgoak gara, elkar ezagutzen dugu eta pertsonaia biribiltzeko laguntza handia eman dit, baina gidoia ez dut espresuki beretzat idatzi. ‘El Langui’ jende askoren ordezkari da”, nabarmendu du Zannouk.
El truco del manco bost urteko “lan gogorraren emaitza” da. "Aktore ez profesionalekin lan egin arren, filmatzen hasten zarenean, ez dago inprobisaziorako lekurik".
Musikak garrantzi handia du El truco del mancon. "Filmean beltzak, ijituak, arabiarrak... nahasketa handia erakusten du, eta nahasketa hori.