"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Etorkizun hurbilean girotuta dago Digna Sinke zuzendari holandesak bart Kubo txikian aurkeztu duen Atlantis lana. Gizarte hori guztiz zoriontsua da; are gehiago, zoriontasuna derrigorrezkoa dela ematen du. Hala ere, hor bada ongi ez dabilen zerbait. Esaterako, ezin da iraganaz hitz egin, tabu delako. Horrela gauzak, Xeniak, hamalau urteko neskato batek, bidaia bat egingo du debekatutako lurraldeetan barrena.“Gauzei buruz, arazoei buruz, modu agerikoan edo zeharka hitz egin daiteke; nik gauzei buruz, arazoei buruz, zeharka hitz egiteko zinema maite dut, eta horixe egiten dut”, esan du Sinkek. Izan ere, etorkizunari buruz baino gehiago egungo gizartearen hainbat arazori buruz hitz egiten du Atlantisek.“Hots, zientzia fikziozko lan on guztiek beti egin duten bezalaxe”, ohartarazi du Jose Luis Rebordinosek, bart aurkezle-lanak egin dituenak. Digna Sinkek aldean izan du Pitou Nicolaes, filmean Xeniaren rola jokatzen duena. Bere lana espresuki nabarmendu nahi izan du zuzendariak.
M.A.