"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Poltsikoan 350 pezeta zituela etorri zen Donostiara lehen aldiz Antonio Banderas antzezle malagarra eta etxera buelta autostop eginez itzuli behar izan zuen. Garai hartan, Pedro Almodóvar zuzendariarekin etorri zen, Laberinto de pasiones pelikula aurkeztera. Lehen festibala izan zen hura berarentzat. Bart berriz, Almodóvarrek eskura eman dion Donostia saria jasotzera. Harrez geroztik, 26 urte pasa dira eta lan ugari egin duena.
Estatu Batuetara joan eta bertan sufritutako bakardadeaz harro sentitzen dela aitortu du Banderasek. Inoren laguntzarik gabe, bere kemenari esker, aurrera ateratzeko gai izan baitzen, eta hala eta guztiz ere, askotan, hark merezi ote zuen galdetu omen zion bere buruari.
Antzeztokietara bueltatzeko irritan dagoela aitortu du Antonio Banderasek, lehen urratsak antzerki munduan egin baitzituen. Hala eta guztiz ere, gaur egun buruan duen proiektua Boabdil, Granadako azken kalifari buruzko istorioa da. Arabieraz eta espainolez egingo den proiektua garatu ahal izateko gutxienez bi urte beharko dituela adierazi du aurtengo lehen Donostia Sariak.