"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Begira naukazu. Aurrez aurre ikusten zaitut. Apaina zaude alajaina. Halere ez duzu makillaje askoren beharrik panpox egoteko. Izan ere zu bataiatu zintuztene tik bederatzi urte eskas soilik joan baitira. Zuk baino urte dezente gehiago dauzkadan arren, ni ere ez nago batere gaizki, e. Lau urte barru ehun beteko ditut. Sasoitsu nago eta orain ez dela denbora asko lifting bat egin eta nire garai bateko edertasuna berreskuratu dut gainera.
Oso ezberdinak gara. Ni Belle Epoque garaikoa naiz, zu garaikidea. Ni klasikoa, zu modernoa. Baina belaunaldi ezberdinetakoak izan arren datozen egunetan zubi batek ez ezik zazpigarren arteak are gerturatuko gaitu. Elkarrekin, Sail Ofiziala eta Zabaltegiko filmak aterpetuko ditugu.
Antonio Banderas eta Meryl Streep azaltzen direnean goraintziak eman urtetan ni izan bai naiz Donostia Sariaren egoitza. Nire oholtzatik, txalo zaparrada artean, igaroak dira, Gregory Peck,Vittorio Gassman, Bette Davis... besteak beste. Haiek garaiak haiek. Beno, Kursaal, eutsi goiari datozen bederatzi egunetan Izango dugu lanik eta.
EZPALA