"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bere atzera begirakoa dela-eta argitaratutako liburuari begiztazo bat eman dio Mario Monicellik, irribarretsu. Honezkero 93 urte pasatxo izanik ere, buruan komedia berri bat hozitzen hasi zaio.Bistan du bere bikote protagonista, hoteleko atarira iritsi berri diren Antonio eta Melanie dira. Haatik, neskek garrasika agurtzen duten mutil puska horrek ere atentzioa eman dio: Miguel Angel Silvestre da, ezizenez “el Duque”. Bularrik gabe ez dela paradisurik? Gezurra galanta, hara nola Woody Allenen atzetik ere autografo-ehiztari andana dabilen. John Boyne idazlea pijama marradunaz jantzita heldu da, eta harrera-lekuan, gela Martuteneko espetxean erreserbatu diotela esan diote. Xabier Euskitze Maria Cristinako ingurumaritan paseoan dabil, despistatu samar, bere artean kalaka: nork arraio esan du John Wayne ‘The Duke’ Donostiara zetorrela.
Zinemaldia bere gordinean, komedia italiar horietako bat bailitzan.