"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Egunero iristen zaizkigu Palestina eta Israelen arteko gatazkari buruzko albiste eta irudi ugari, gehienetan hildakoen eta zaurituen berri ematen dutenak. Film hau gatazka horretan kokatzen da, baina hemen ez da borrokatzen ideia edo kontzeptu sakratuen alde, limoiondo xume batzuk salbatzeko baizik, eta honekin oso modu argian adierazten da gauza txikiak zeinen garrantzitsuak izan daitezkeen. Horrekin batera, batzuetan behar adinako garrantzirik Salmak suerte txarra izan du. Lurralde Okupatuen mugan bizi da, bere ondasun ia bakarra limoiondo batzuk direlarik. Senarra aspaldian hil zen eta seme-alabak beren aldetik joan dira. Etxean laguntzen dion agure bat da egunean zehar ondoan duen ia pertsona bakarra. Egun batean auzoko berria azalduko zaio mugaren bestaldean, Israeleko lurrean, bertako Defentsa ministroa, eta bere soldaduek erabakiko dute limoiondoek ez dietela Palestinako lurraldea behar bezala kontrolatzen uzten eta, beraz, zuhaitzak erauzi behar direla. Oso bitarteko gutxi ditu Salmak, baina ez du inolaz ere onartuko bere ondasunak kentzea eta borroka luze bati ekingo dio justizia bila. Horretarako abokatu gazte baten
Ezagunak zaizkigu deusen aurrean amore ematen ez duten emakumeei buruzko pelikulak; hor dugu, esate baterako, Zhang Yimou-ren Qiu Ju txinatarra eta bere erromesaldia auzitegitik auzitegira. Salma ere kasta horretakoa, eta ez du etsiko nahiz eta laster ulertu sistema oso bat duela kontra. Alabaina, gauzak ez dira beti zuri edo beltz izaten, ezta hau bezalako gatazka gordin batean ere, eta ustekabeko aliatuak agertuko zaizkio teorian etsaiak izan beharko lituzkeenen artean, eta alderantziz ere gertatuko da nolabait.
Gatazka politikoaren isla behin eta berriro azaltzen da filmean zehar: israeldarrek ezarritako kontrolak, harresiaren eraikuntza lanak, segurtasun neurri zorrotzak, hiritar israeldarren aurreiritziak, baina baita palestinar batzuek egoki ikusten ez dituzten bizimoduen kontrako jarrerak, burokrazia, eraginkortasun eza… Pelikula ez da inondik ere manikeoa. Egia da gertaera txiki bat aukeratu duela abiapuntutzat, baina bere ustezko txikitasun horretan ekoizpen handinahi batzuek baino askoz ere gehiago kontatzen du, eta hobeki. Limoiondo batzuk seguru aski ez dira ezer hain erro sakonak dituen gatazka baten erdian, baina hauen defentsak herrialde oso baten askapenean lagun dezake, batez ere jende guztiak eguneroko gauza txikien alde egin behar duela ulertzen badu.
Salmak ez du azkenean nahi duena lortuko, baina harresiaren bestaldean salbu gelditu da bere harrotasuna, eta hori, Lurralde Okupatuetan, ez da gutxi.
M.B.