"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
The Other Man filma aurkeztera eta gaur iluntzean Donostia saria jasotzera etorritako Antonio Banderasek etorkizunean egingo dituen lanen berri eman zuen prentsa aurrean. “Orain hamabi-hamahiru urte ekindako proiektuari helduko diogu. Dagoeneko, Granadako erreinuko azken kalifa izandako Boabdil-en istorioa idazten ari gara Antonio Solerrekin, egungo egoerari buruzko hausnarketa benetan interesgarria, 500 urteko distantziak ematen duen objektibotasunarekin”.
Datozen hilabeteetan proiektua garatu ahal izateko diru bila hasiko direla aurreratu zuen. Horrez gain, Donostia saria Almodóvarrek emango diola jakiteak benetan poztu duela aitortu du Banderasek, nahiz aspaldidanik harreman handiegirik ez duten. “Elkarrekin egoteko tartea izatea espero dut. Lehen aldiz orain 26 urte etorri nintzen Laberinto de pasiones-ekin, bost pelikula egin genituen elkarrekin, niretzat haiek oso garai onak izan ziren”, berretsi du Banderasek.