"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bartzelonan jaio zen 1949an eta bere karrera profesionala publizitatearen arloan garatu zuen, 1995etik aurrera zinema ekoizpenean jardun ahal izateko berak sorturiko Eddie Saeta SA enpresaren bitartez. Zinema kritikaria izan zen Destino eta Dirigido por aldizkarietan eta Arts eta Mirador zinekluben sortzaile, beste batzuekin batera.
Luis Miñarrok zuzendari berrien izen onaren oinarriak jartzen lagundu eta egile zinemaren aldeko apustu garbia egin du. Ekoitzi dituen 14 film luzeek Espainia ordezkatu dute nazioarteko zinema jaialdi garrantzitsuenetan: Cannes, Venezia, Berlin, Donostia, Locarno, Toronto, Karlovy Vary, New York, Buenos Aires, Shanghai. Hona hemen hark ekoitzitako lanak: Cosas que nunca te dije (Isabel Coixet, 1996), Fuente Álamo. La caricia del tiempo (Pablo García, 2001), Les mans buides (Marc Recha, 2003), Ar meno un quejío (Fernando de France, 2005), Honor de Cavalleria (Albert Serra, 2006), La silla (Julio D. Wallovits, 2006), Bolboreta, Mariposa, Papallona (Pablo García, 2007), La cáscara (Carlos Ameglio, 2007), En la ciudad de Sylvia (José Luis Guerin, 2007), Escuchando a Gabriel (José Enrique March, 2007), El cant dels ocells (Albert Serra, 2008), Liverpool (Lisandro Alonso, 2008), El somni (Christophe Farnarier, 2008), El brau blau (Daniel Villamediana, 2008).
Bidaiari nekagaitza da eta Argentina eta Uruguaiko zinemagileekin ere egin ditu koprodukzioak. Epaimahaiko kide izan da Bartzelonako l'Arternativa jaialdietan eta Las Palmaseko 9. zinema jaialdian. Bestalde, hizlari gisa ere aritzen da Pompeu Fabra, Ramon Llull, Blanquerna eta Universitat Autònoma de Barcelona unibertsitateetan, Valentziako Generalitateko zinematekan eta Observatori de l’Audiovisualen, beste batzuen artean.
Gaur egun European Film Academy-ko, Espainiako Arte eta Zinema Zientzien Akademiko eta Kataluniako Zinema Ekoizleen Elkarteko kide da, baita beste elkarte batzuetakoa ere.