"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Leonor Watling Madrilen jaio zen 1975ean. Pablo Llorca zuzendariaren Jardines colgantes (1992) izan zen zineman egin zuen lehen lana. Bere prestakuntzarekin jarraitzen zuen bitartean telebistan eta zineman lan egin zuen rol protagonistak zein bigarren mailakoak egiten honako hauetan: Felipe Vega zuzendariaren Grandes ocasiones, (1996), Pablo Llorcaren Todas hieren (1997) eta La espalda de Dios (1999), Miguel Albaladejoren La primera noche de mi vida (1997), Juan Potau zuzendariaren No respires, el amor está en el aire, eta Víctor García Leónen Los aficionados (1999). Antonio Mercero zuzendariaren La hora de los valientes (1998) filmean egin zuen lanari esker Emakumezko Aktore Onenaren Goya sarirako izendatu zuten. Bigas Lunaren Son de mar (2001) filmeko Marinaren rolagatik interpretazio sari ugari lortu zituen; horien artean, nabarmentzekoak dira Mediterraneoko zinema gaztearen Emakumezko Aktore Onenarena (2000) eta Ojo Crítico de Cine saria (2001). Ondoren, berarentzat komediako lehen lana izango zena egin zuen, Daniela Fejerman eta Inés Parísen A mi madre le gustan las mujeres (2002) filmean, eta lan horregatik berriz izendatu zuten Goya sarirako; horrez gain, Zilarrezko Fotogramas saria eta Cartagenako (Kolonbia) zinema jaialdiko India Catalina saria jaso zituen, besteak beste.
2002. urtean Pedro Almodóvarren Hable con ella filmaren protagonista izan zen, Aliciaren rolean. Geroago, Gerardo Veraren aginduetara jarri zen Deseo filmean. 2003an bigarren mailako zenbait rol aukeratu zituen: Isabel Coixeten My Life Without Me film txalotuan, frantsesez egin zen Patrick Alessandrin zinemagilearen Mala lechen eta Cesc Gayren En la ciudad filmean.
Aktorearen azken lanak honako hauek dira: Crónicas, Sebastián Cordero zuzendariarena; bertan John Leguizamorekin egin zuen lan, eta Joaquín Oristrellen Inconscientes, 2004an; Alex de la Iglesiaren La habitación del niño, eta Isabel Coixeten La vida secreta de las palabras, biak ere 2004an; Manuel Huergaren Salvador, Vicente Arandaren Tirant Lo Blanc, eta Manuel Martín Cuencaren Malas temporadas, 2005ean; Ray Lorigaren Teresa, eta Isabel Coixeten Paris je t’aime, 2006an; eta Alex de la Iglesiaren Los crímenes de Oxford, eta Alessandro Bariccoren Lecture 21, 2007an.
Aktore gisa lan egiteaz gain musikaria ere bada: Marlango taldeko abeslari eta letra-idazlea da eta orain arte hiru album atera ditu haiekin: Urrezko Diskoa irabazi zuen Marlango (2004), Automatic Imperfection (2005) eta The Electrical Morning (2007).