"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Michael Ballhaus argazkilaritza zuzendaria Berlinen jaio zen 1935ean. Gaur egungo zinemako argazkilaritza zuzendari garrantzitsuenetakoa da eta errealizadore ospetsuekin lan egin du; Alemanian Rainer Werner Fassbinder zuzendariarekin, esaterako, eta Estatu Batuetan Martin Scorseserekin. Horrez gain, hiru aldiz proposatu dute Oscar sarietarako honako film hauengatik: Broadcast News (James L. Brooks, 1987), The Fabulous Baker Boys (Baker Boys zoragarriak, Steve Kloves, 1989) eta Gangs of New York (Martin Scorsese, 2002).
Michael Ballhausek hamabost filmetan lan egin zuen Rainer Werner Fassbinderrentzat, eta horien artean Alemaniako zinemaren izenbururik esanguratsuenetako asko daude, hala nola Die Bitteren Tränen der Petra Von Kant (1972), Mutter Küsters’ Fahrt zum Himmel (1975), Despair (1978), Die Ehe der Maria Braun ( 1979) eta Lili Marleen (1981).
1983an estreinatu zen zinema estatubatuarrean Peter Lilienthal zuzendariaren Dear Mr. Wonderful filmean. Berehala John Sayles zuzendariarekin Baby, It’s You (1983) filmean kolaboratu zuen eta ondoren Francis Ford Coppolarekin egin zuen lan Bram Stoker’s Dracula (Drakula Bram Stoker-ena, 1992) filmean; Wolfgang Petersenekin Outbreak (Eztanda, 1995) eta Air Force One (1997) egin zituen; Mike Nicholsekin Postcards From the Edge (1990), Primary Colors (1998) eta Working Girl (1988); Robert Redfordekin Quiz Show (1994) eta The Legend of Bagger Vance (2000), eta Barry Levinsonekin Sleepers (1996).
Martin Scorseserentzat egin zuen lehen lanean, After Hours (1985), Independent Spirit Awards sarietarako izendapen bat lortu zuen Michael Ballhausek. Zazpi filmetan egin du lan New Yorkeko zuzendariarekin; horien artean daude The Color of Money (1986), The Last Temptation of Christ (Kristoren azken tentaldia, 1988), Goodfellas (Gutako bat, 1990) eta The Departed (2006).
Michael Ballhausek telebistarako bi dokumental zuzendu zituen 1971n: Fassbinder produziert Film Nr. 8 eta Die Verabredung mit der Wirklichkeit.
2006an Berlingo zinema jaialdiko Kamera jaso zuen zinemari egindako ekarpenagatik eta 2007an American Society of Cinematographers (ASC) erakundeko International Achievement Award lortu zuen.