"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sandra den Hamer-ek zinema eta antzerki zientziak ikasi zituen Utrechteko unibertsitatean eta 1984an Ingalaterrako Channel 4 telebista katean egin zituen praktikak. 1986an Rotterdameko Nazioarteko zinema jaialdian hasi zen lanean CineMart-eko koordinatzaile eta ekoizle gisa, eta 1991tik zuzendariordea da. 2000. urteko uztailean jaialdi horretako zuzendari izendatu zituzten Simon Field eta Sandra den Hamer, eta 2004ko martxotik Sandra da zuzendari bakarra. Rotterdameko zinema jaialdian Hubert Bals Fondoa (garapen-bidean dauden herrialdeetako zuzendariei babesa eskaintzeko funtsa) eta CineMart gainbegiratzeaz arduratu da.
Azken 20 urteetan nazioarteko koprodukzioari buruzko hitzaldi, mintegi eta tailerretan parte hartu du honako hiri hauetan: Kartago (Tunisia), Habana (Kuba), Pusan (Hego Korea), Tokio (Japonia) eta New Yorkeko IFFM (AEB). Bestalde, Fespaco jaialdiko (Uagadugu, Burkina Faso) epaimahaiaren kide izan da, Canneseko zinema jaialdiko Un Certain Regard sailekoa eta Utrechteko holandar zinemaren jaialdikoa. Gainera, Holandako Zinema Fondoaren film luzeen Aholkularitza Batzordean parte hartu du, baita FINEren (Holandako zinema inbertitzaileak) eta AVEAren (Afrikako ikus-entzunezkoen ekintzaileak) batzordeetan ere.
Irailaren 1etik Amsterdameko Filmmuseum-en zuzendaria da.