"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Calmin Borel 1973an jaio zen eta Frantziako Clermont-Ferrandeko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren ordezkaria da.
Ikus-entzunezkoen ekoizpen-zuzendaritza ikasi zuen Clermont-Ferrandeko unibertsitatean eta hiri horretako Zinema Elkarteko lehendakari izan da.
1999 eta 2001 artean Videoformes multimedia eta bideo-arteko nazioarteko lehiaketa antolatzen jardun zuen.
2001etik Clermont-Ferrandeko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren plantilla finkoko kidea da, baita nazioarteko Hautaketa Batzordekoa ere. Horrez gain, The Lab, berrikuntzari eskainitako jaialdi horretako saila koordinatzen du.