"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
XIX. mende amaieran, sei umezurtz, komentuko sukaldean janaria prestatzen ari direla, konturatuko dira haur mutu haurdun dagoela. Zer egin ez dakitela, lanean jarraitzeko ahalegina egingo dute. Hala ere, eguzki izpi batek haurduna argituko du, oilasko bat lumatzen ari den bitartean, eta misterio kutsu batek inguratuko du neska. Miraria izan da? Taldearen balantza hierarkikoa kolokan jarriko da, fedeari eta eszeptizismoari buruzko eztabaidaren ondorioz.