"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Anai-arreba bi soto batean ezkutatuta daude. Kanpoan, gerra eta heriotza baino ez dago. Kanpoko munduarekiko lotura bakarra leiho txiki bat da, baina bertatik, soldaduen botak baino ez dituzte ikusten. Dido haurdun dago. Thomasek badaki haurdunaldiak euren bizitza arriskuan jartzen duela, haurra jaiotakoan txilioka hasiko baita eta sondaduek aurkitu egingo baitituzte.