"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jeanne eta Jérôme oskestra handi bateko musikariak dira. Jeannek biolontzeloa jotzen du, eta Jérômek, biolina. Biak lotsatiak dira eta zalantzez josita daude. Zuzendariak sonata bat elkarrekin jotzeko eskatuko die, baina ez batak ez besteak ez dute egin nahi izango. Nota gutxi batzuk jo eta gero, ordea, musikari biak ezinhobeto moldatuko dira elkarrekin eta bikoteak memento benetan magikoak izango ditu.