"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Federico Guillermo etxeko egongelako tapizean jolasean dabil jostailuekin eta katuarekin. arreba Liak ikusten duenean amari esando dio, eta hark, nahikoa asaldatuta, errieta egingo dio eta zapata ortopedikoak indarrez jantziko dizkio. Federico kontra egiten saiatuko da alferrik. Etxetik alde egitea erabakiko du. Katuari musu eman eta Liari emango dio. Hark ondokoa esando dio: "Lotu lokarriak edo eriro egingo zara". Federico kalean korrika hasi eta, danba, erori egingo da. Lursorua ehuna dela erakusten duen zulo batean korapilatuta erori da.