72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

La casa de mi padre (Nire aitaren etxea)

Gorka Merchán
Sinopsia
Zuzendaria
Irudiak
Txomin Garai, enpresaburua eta gaztetan pilotari fina izandakoa, bere herrira itzuliko da Argentinan hamar urte igaro ondoren. Itzultzeko arrazoia Koldo haren anaia hiltzen ari dela da, nahiz eta ez duten hitz egin azken urteetan. Hil aurretik Koldok mesede zaila eskatuko dio anaiari: Gaizka bere seme nerabea arrastoan sartzea. Etorkizun handiko pilotaria da Gaizka, baina ez dio jokoari behar adina arreta eskaintzen. Gaizkarengana hurbiltzeko, Txominek biak elkartzen dituen zerbait erabiliko du: eskupilota. Nolanahi ere, Germán kazetaria eta Txominen lagunaren heriotzak Hego Ameriketara itzultzera bultzatuko du. Baina Txominek badaki ezin duela besterik gabe alde egin; zerbait zor dio anaiari. Gaizkak inguruko herri bateko pilotari batekin jokatu behar duen partida aitzakia ezin hobea izango da bidaia atzeratzeko. Erabaki horren ondoren hasiko da benetako bidaia Txominentzat.
Zuzendaria
Gorka Merchán
Gidoia
Iñaki Mendiguren
Argazkia
Aitor Mantxola
Antzezleak
Carmelo Gómez, Juan José Ballesta, Verónica Echegui, Álex Angulo, Emma Suárez
Iraupena
100 m.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: