71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Belodromoa
Belodromoa
Miquel Pujol
Espainia 
85 min.
1918ko urria. Gerra Handiaren mehatxua Argonneko basoetara iritsiko da eta Cher Ami eta haren lagun inuzente eta zoriontsuek baserrian daramaten bizitza lasaiak mehatxupean jarriko ditu. Bizkar gainean erantzukizun handia dutela aintzat hartuta, uso ar baldarrak mezulari trebe bilakatuko dira, eta beren ausardia eta kemenarekin amerikar soldaduz osaturiko batailoi bateko kideen biziak salbatzen saiatuko dira. Benetako istorio batean oinarrituriko abentura dibertigarri eta argia; batez ere familiei zuzendurikoa.
Willem van de Sande Bakhuyzen
Holanda-Alemania-Britainia Handia 
96 min.
Familiarekin ikusteko abentura filma da eta Lepel izeneko 9 urteko mutikoari buruzko istorioa kontatzen digu. Haren gurasoak globoan bidaiatzen ari zirela modu misteriotsuan desagertu ondoren, amona Koppenol-ekin bizi da, baina hark zerbitzari gisa erabiltzen du. Egun batean amonarekin merkataritza-gune handi batera joango da eta bertan arropa artean ezkutatuta bizi den neskatoarekin egingo du topo. Lepelek neskatxarekin bizitzea erabakiko du eta Max-ek, merkataritza-guneko langileak, bere helburua lortzen lagunduko dio. Hortik aurrera abentura zoragarri bat hasiko da eta Lepelek ez du inoiz gurasoak aurkitzeko itxaropena galduko.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: