"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lerrook idaztea Pandoraren kaxa irekitzea bezala da. Sekula ez dakizu nola hasi, are gutxiago nola bukatuko duzun. Lehenik, Lucía Jiménez ikusi dugu, kontu hutsaletan galduta, erdaraz esaten den bezala: Cosas insignificantes. Ez dira hain azalekoak, ordea, Jaime Rosalesek Tiro bat en la buruan bere filman kontatzen dituenak. Ez eta Steve McQueenen Hunger pelikulak hizpide dituen IRAko kideen gose-grebako egunak ere; nahiz eta honen protagonista Michael Fassbenderrek ospe-gose aseezina baino ez duen erakutsi. Antzera dabil Miguel Angél Muñoz, UPA Dance ohiak, autografoak sinatzearen pare bat boligrafoen tinta agortu duena.
Beste kasta batekoak dira, aldiz, Pandoraren kaxa laneko amona-biloba hunkigarriak. Prentsaurrekotik kalerakoan, erretzaileen eremurantz jo zuten besotik helduta, amonak bilobari “hobe duzu portu bakoitzean andregai bat izatea” belarrira xuxurlatzen ziolarik.