"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hirutatik inor ez zen globoan etorri. Nahiz eta bik, Robertek eta Johnek izan baduten. Urrezko Globoak alegia. Robert eta Ben, 1965ean New Yorken jaio zirenez, kintoak dira. A, eta Benek eta Johnek, orain 21 urte Eguzkiaren inperioan parte hartu zuten Steven Spielbergen aginduetara. Hau da nahaste-borrastea! Gatozen mamira.
Gaztetxoenen oihu eta garrasiek hiru aktoreen etorrera iragarri zuten. Harrera beroa jaso zuten nor baino nork, hots, John Malkovichek, Ben Stillerrek eta Robert Downey Jr.-ek. Argazkilari profesional eta etxetik ekarritako patrikako kameratxoen flashen aurrean,‘hirukoak’,bakoitzak bere rolean, umore ona eta gertutasuna erakutsi zuten.
Kursaala, Victoria Eugenia eta Maria Cristina hotelaren inguru-marian jendea batera eta bestera ibili zen egun guztian zehar. Zinemaldiak hirira glamourra ekarri zuen bitartean, oinezko anonimoek freskuraz zipriztindu zuten Zinemaldia. Nor nori nork.