"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Euskararen presentzia Zinemaldian areagotzeko bideari eutsiko dio aurten ere jaialdiaren antolakuntzak. Sail Ofizialeko lau emanalditan filmak euskarazko azpititulu elektronikoekin ikusteko aukera izango baita. Aukeratutako filmak dira honako hauek dira: The Other Man (Beste gizona), The Boy in the Striped Pyjamas (Pijama marradunaz jantzitako mutikoa), Tropic Thunder (Trumoi tropikala) eta The Brothers Bloom (Bloom anaiak).
Atzera begirako sailetan launa film emango dira euskaraz, eta Zabaltegin, hiru. Horiez gain, Zinemaldi osoan 26 film emango dituzte euskaraz azpidatzirik, Belodomokoez aparte. Hori film kopuruari dagokionez, emanaldiei erreparatuz gero, ordea, atzera begirako sailetako 30 bat emanaldik euskarazko azpitituluekin joango dira eta Zabaltegi nahiz Sail ofizialeko beste 10 ere bai. Aldez aurretiko salmenten arabera, Steve Mc-Queenen Hunger (Gose) filma da euskal hiztunen artean ikusnahi handien sortu duen lana.
Hunger filmak Ipar Irlandako segurtasun handiko Maze espetxeko bizitza nolakoa den erakusten digu 1981eko jazoeren bitartez. Urte horretan matxinada gertatu zen lehenik, eta preso errepublikarrentzat estatus berezia lortzeko IRAren gose greba ondoren, Bobby Sands buru zuela. Hamar hildako izan ziren horren guztiaren ondorioa. Gertakari hunkigarri haiek ardatz hartuta, filmak islatzen du gorputza eta burua mugak gainditzera behartzen gaituenenean gertatzen dena.
S. B.