"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pelikula mediatiko ugari egin dira azken urteetan, baina gehienak Hollywoodeko superprodukzioak ziren.Woody Allen oso urruti mantendu da betidanik giro horretatik,eta,hala ere, be-re azken filmak historian zehar oso ekoizpen gutxik lortu duten oihartzun mediatikoa izan du; dena dela, esan liteke meritu osoa ez dela zuzendariarena, ospe ikaragarri horen zatirik handiena aktoreei zor baitzaie.
Izan ere,azken urte honetan saririk garrantzitsuenak jaso dituen Javier Bardemek, bere lanari nahiz bere edertasunari esker mundu guztiko argitalpenetako lehenengo orrialdeak behin eta berriz bete dituen Scarlett Johanssonek eta bere burua Estatu Batuetan oso ongi saltzen jakin izan duen Penélope Cruzek lortu dute Woody Allenen aurreko pelikulei falta zitzaien ukitu “komertziala”. Eta hori New Yorkeko zuzendariak azken urte hauetan bere pelikula onenetako batzuk egin dituela kontutan hartuta. Egia da Woody Allenek ez duela inoren laguntzarik behar batez ere Europan nolabaiteko arrakasta izateko, baina arrakasta horren tamaina ez da behin ere oraingoa bezalakoa izan, eta hori Canneseko Zinemalditik pasa ondoren pelikula estrenatu gabe dagoela oraingoz.
Kronikek diotenez,triangelu baten istorioa kontatzen du Vicky Cristina Barcelona-k, eta, zuzendaria nahiz aktoreen kalitatea kontutan harturik, seguro emaitza bikaina dela, baina bada beste puntu deigarri bat, eta hau pelikula bati esker hiri batek lor dezakeen sustapena edo publizitatea da. Quim Monzo idazleak zutaberen batean Bartzelona parke tematikoa bihurtzen ari dela salatu du, eta bidenabar Donostiak ere arrisku berbera izan dezakeela azpimarratu du. Bi hiriak ezagutzen dituztenek badakite Monzok arrazoia duela, arriskua hor dagoela, eta Woody Allenen azken lan hau bezalako pelikulek bilakaera horretan izan dezaketen papera eztabaidagarria izan daiteke. Alabaina, alde horretatik, neurri berean aztertu beharko litzateke norainoko eragina izan duen zuzendariak New York parke tematikoa bihurtzeko –halakorik gertatu bada-edo Londres, bertan egin baititu bere azken filmak.
Parke tematikoak alde batera utzita, ez dago dudarik eztabiada batek iraunen duela hurrengo mendeetan zehar, hau da, zein diren bere filmografia erraldoian Woody Allenek egin dituen pelikularik onenak. Horretan Allenzaleek, eta asko dira, banaturik segituko dute munduaren amaiera arte.
M.B.