"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ikasle, irakasle eta epaimahaiko kideek elkarrekin gosaldu, bazkaldu eta afaltzen dute hiru egunetan zehar. Atzo, barre eta algara artean, taldeko argazkia atera zuten pantailan jartzen dietenari begira ez dauden une bakarrenetako batean. Gaur gauean, Tabakaleran, topaketei amaiera emango dion ekitaldian elkartuko dira epaimahaiaren erabakia ezagutuko dute.