"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Urteak betetzea laket dut. Ez dut ukatzen. Bada ez bada ere ez dut nire adinik aitortuko. Zimurren ajea? Agian. Beraz, errazena egin dut. Zinemaldira jo. Aizu, jada, 56 bete dituzu. Zorionak. Kandelak itzaltzean gertatzen den bezala, zenbatek esan dizute zure adinerako ez zaude batere gaizki? Erne!
Halere, Donostiako merkatari batzuen eskutik jaio zinenean inor gutxik pentsatuko zuen hainbeste beteko zenituenik. Egia esan, inork ez. Edo inor gutxik. Batzuk sasoitsu ikusten zaituzte. Beste batzuk, kili-kolo. Zure urtebetetzeak gainera filmez eta festez ospatzen dituzu. Hori pagotxa. Lagunak ere ez zaizkizu gutxi etortzen. Bazter askotakoak gainera. Hamaika lekutako zinezaleak, New Yorkeko zuzendaria, Txinako aktorea, Bartzelonako zine kritikoa, Danimarkako gidoilaria... Ez zaizu adiskiderik falta. Eta denekin egon ahal izateko zinemetan ez ezik dantzalekuetan antolatzen dituzten goizaldera arteko festa batetik bestera ibiltzen zara. Eta zure kontura, bat baino gehiago. Bejondeizula, urteak ospatzeko sortu baitziren. Baina zaindu, e. Datorren urtean 57. ospatu behar dituzu eta.