"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mexiko Hirian jaio zen, 1961ean. Bere jaioterrian filmatutako film estatubatuar anitzetan zuzendari-laguntzaile gisa hasi zen lanean. eta baita telebistako errealizadore moduan ere, bere lehen pelikula filmatu aurretik, Sólo con tu pareja (1991). Hiesari buruzko komedia ez ohiko hau milioi erdi dolar eskasekin gauzatu zuen, lorpen honi esker Hollywooden arreta bereganatu zuelarik.
A Little Princess (Printzesa txikia, 1995), bigarren film luzearekin ekin zion zuzendari lanari Estatu Batuetan. Donostiako Zinemaldian arrakasta handiz proiektatu zen. Ondoren, Great Expectations (Esperantza handiak, 1998) filmarekin Dickensen egokitzapen bat pantailaratu zuen primerako aktore-talde batekin.
Y tu mamá también (Baita zure ama ere, 2001), Gael García Bernal, Diego Luna eta Maribel Verdú protagonista zituen pelikula Donostiako Zinemaldian proiektatu zen Anoetako Belodromoa jendez gainezka eta Cuarón bera publikoaren berotasuna eskertzeko bertan zegoela. Estudio handiek atzera ere bere ofizioa eskatu zuten Harry Potter eta Azkabango presoa (2004) zuzentzeko eta orain arteko bere arrakastarik sonatuena, Children of Men (Gizakien seme-alabak, 2006) kontakizun futurista aztoratzailea izan da, iaz Zabaltegi-Perlak sailean erakutsitakoa. Halaber, Paris, je t’aime (2006) pelikulako atal bat zuzendu du.