"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Iván Trujillo, 1954an jaioa, UNAMeko (Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa) Zientzien Fakultateko biologo egresatua da. Halaber, erakunde bereko Ikasketa Zinematografikoen Unibertsitate Zentroan (CUEC) ikasi zuen, bertan gaur egun Zine Dokumentaleko katedra irakasten duelarik.
Zinegile moduan naturari buruzko zinema dokumentalean jardun du. 1988an, film labur dokumental onenaren Ariel saria eskuratu zuen Mariposa Monarca… adivinanzas para siempre lanarekin.
1980an UNAMeko Filmategian hasi zen lanean eta 1989tik egun arte UNAMeko Jarduera Zinematografikoen Zuzendari Nagusi dugu.
Ordutik hona, zinemaren hainbat alderdiri buruzko hitzaldiak eman ditu, nazioarteko zinema jaialditan epaimahaiko izan da eta atzerrian egindako mexikar zinemako erakustaldi garrantzitsuetan komisario jardun du.
1999ko apirilan, Artxibo Filmikoen Nazioarteko Federazioko (FIAF) presidente izendatu zuten, FIAFen 60 urteko historian espainolez mintzo den lehen presidentea bihurtuz eta karguari 2003ko ekainera arte eutsiz.
1999ko maiatzan, Arte eta Letren Zaldun Ordena jaso zuen Frantziako gobernuaren eskutik eta 2006an, berriz, Espainiako gobernuak emandako Meritu Zibilaren Enkomienda.