"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bartzelonan jaiotako Ingrid Rubiok bere zine-aktore ibilbidea oso bizkor hasi zuen 1996an hiru film nabarmenetan parte hartuz: Más que amor, frenesí, Alfonso Albacete, David Menkes eta Miguel Bardemen zuzendaritzapean, Pedro Olearen Más allá del jardín eta Carlos Sauraren Taxi pelikulatan. Bere kalitatearen onespena aurki iritsi zitzaion sari moduan: 1996an Donostia Zinemaldiko Epaimahaiaren Aipamen Berezia Taxi lanagatik eta 1997an Emakumezko aktore berri onenaren Goya saria Más allá del jardín filmagatik.
Bere hurrengo pelikulatan, zuzendari garrantzitsuen aginduetara ibili zen bere antzezpenak haragituz, bere jarduera nazioarte mailara zabalduz: En brazos de la mujer madura (Manuel Lombardero, 1997), En dag til i solen (Bent Hamer, 1998), El faro del Sur (Eduardo Mignogna, 1998), Extraños (Imanol Uribe, 1998), Un banco en el parque (Agustí Vila, 1999), La otra cara de la luna (Lluís Josep Comerón, 1999), Sé quién eres (Patricia Ferreira, 2000), El viaje de Arián (Eduard Bosch, 2000), Visionarios (Manuel Gutiérrez Aragón, 2001), La soledad era esto (Sergio Renán, 2001) eta El alquimista impaciente (Patricia Ferreira, 2002). Sasoi honetan ere sari garrantzitsuak lortu zituen: Montrealgo jaialdian Emakumezko Aktore Onenaren Saria El faro del Sur filmagatik, honekin Argentinako Zine-kritikarien Elkarteko Emakumezko aktore onenaren saria eskuratuz, eta Malagako jaialdiko Aipamen Berezia El viaje de Arián lanagatik.
Azken urteotan, Ingrid Rubio protagonista izan da honako pelikulatan, Todas las azafatas van al cielo (Daniel Burman, 2002), La playa de los galgos (Mario Camus, 2002), Haz conmigo lo que quieras (Ramón de España, 2003), lan honengatik Peñiscolako jaialdian Emakumezko komedia-aktore Onenaren izendapena erdietsiz, Noviembre (Achero Mañas, 2003) Zinemaldian lehiatutakoa, Hermanas (Julia Solomonoff, 2005), Tirant Lo Blanc (Vicente Aranda, 2006), Salvador (Manuel Huerga, 2006) eta Trastorno (Fernando Cámara, 2006).