"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1968an jaiotako Peter Webber britainiarrak sekulako estreinaldia izan zuen film luzeak zuzentzen, Scarlett Johansson eta Colin Firth protagonista zituen Girl with a Pearl Earring (Perladun neska, 2003) lanarekin, mundu zabalean oihartzuna eta sariak ugari eskuratuz: Oscarretarako 3 izendapen (Argazkilaritza, Zuzendaritza Artistikoa, Jantziak), Golden Globe sarietarako bi izendapen (Emakumezko Aktore Protagonista, Jatorrizko Soinu Banda), britainiar BAFTA sarietarako 10 izendapen eta hainbat nazioarteko sari, urte hartako Donostia Zinemaldiko Argazkilaritza onenaren Epaimahaiaren saria barne Eduardo Serrarentzat.
Bere bigarren filmarekin berriro erdietsi zuen nazioarteko arrakasta, Thomas Harrisen liburuan oinarritutako Hannibal Lecter pertsonaia ospetsuaren haurtzaroari eta gaztaroari heltzen dien Hannibal Rising (Hannibalen hastapenak, 2007) pelikularekin.
Zinea zuzentzen hasi aurretik, Peter Webberrek eskarmentu handia zuen bai telebistan bai dokumentalgintzan. Telebistarako eginiko lanen artean aipagarri dira: The Zebra Man (1994), The Double Life of Franz Schubert (1997), Underground (1999), Men Only (2001, Argazkilaritza onenaren RTS sariduna), The Stretford Wives (2002) eta Six Feet Under (Bi metrora lurpean), The Dare (2004) izenburuko atala.
Hamar dokumental inguru zuzendu ditu, gehienak Channel 4 telebista britainiarrarentzat: Eurotrash (1994), Badass TV (1994), Fortean TV (1994), An A to Z of Wagner (1995), Dokumental onenaren irabazle Lyongo Operascreen jaialdian eta Royal Television Society Awards sarietako finalista, Equinox – God Only Knows (1995), Naked Classics: “The Maestro” & “The Prodigy” (1997, musika klasikoari buruzko lau dokumentalez osaturiko sortaren bi atal), The Deep: “Creatures of the Abyss” & “Fields of Gold” (1997, ozeanoen sakontasunari buruzko hiru dokumentalez osaturiko sortaren bi atal), Apocalypse When? (1999), Equinox: Curse of the Phantom Limbs (1999) eta Equinox: The Secret Life of the Crash Test Dummy (2000).