"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bahman Ghobadi 1968an jaio zen Banehen (Kurdistan irandarrean). Ikasle zela, zinegile independente talde batean sartu eta hainbat film labur burutu zituen, hauen artean arreta berezia izan zuen Life in the Fog (1999), Clermont-Ferrandeko Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia irabazitakoak.
Abbas Kiarostamiren The Wind Will Carry Us (1999) filman zuzendari-laguntzaile aritu ondoren, bere lehen luzea zuzendu zuen, A Time for Drunken Horses (2000), Cannesko Zinemaldiko Urrezko Kamera eta nazioarteko sona bereganatuz. Marooned in Iraq (2002), bere hurrengo pelikula, Cannesko Un Certain Regard sailean agertu zen.
Bahman Ghobadik bitan eskuratu du Urrezko Maskorra, Donostia Zinemaldiko saririk garrantzitsuena. Lehendabizikoa bere hirugarren filmarekin lortu zuen, Turtles Can Fly (Dortokek ere hegan egiten dute, 2004), eta laugarrenarekin balentria berriz egin zuen, Half Moon (Ilargi erdia, 2006), aldi honetan, ordea, Martial Fourgeronen Mon fils à moi filmarekin erdi-bana.