"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nicoletta Braschi aktore eta ekoizle italiarra Cesenan jaio eta 1980an Erromara aldatu zen Accademia d’Arte Drammatica Silvio D’Amico delakoan ikasteko.
Roberto Benigniren La tigre e la neve (2005) filmak ixten du orain arteko bere aktore filmografia bikaina, Italiako eta nazioarteko zine-zuzendari garrantzitsuen lanek osatzen dutena, behin baino gehiagotan aritu baita Roberto Benigni, Giuseppe Bertolucci eta Jim Jarmuschen aginduetara: Mi piace lavorare - Mobbing (Francesca Comencini, 2003), Pinocchio (Roberto Benigni, 2002), La vita è bella (Roberto Benigni, 1997), Ovosodo (Paolo Virzì, 1997), Pasolini: un delitto italiano (Marco Tullio Giordana, 1995), Sostiene Pereira (Roberto Faenza, 1995), Il mostro (Roberto Benigni, 1994), Johnny Stecchino (Roberto Benigni, 1991), La domenica specialmente (Giuseppe Bertolucci, 1990), Mystery Train (Jim Jarmusch, 1989), Il piccolo diavolo (Roberto Benigni, 1988), Come sono buoni i bianchi (Marco Ferreri, 1987), Down by Law (Jim Jarmusch, 1986), Segreti, segreti (Giuseppe Bertolucci, 1985) eta Tu mi turbi (Roberto Benigni, 1983).
Roberto Benigniren bi filmeren ekoizle dugu, Pinocchio eta La tigre e la neve. Antzerki-aktore gisa, Claudio Abbadoren Sogno di una notte di mezza estate (2004), eta Cristina Pezzolik zuzendutako Il Metodo Gronholm (2006-2007) lanetan jardun du aspaldi honetan.
Bereganatu dituen sarien artean azpimarragarri dira: Flaiano saria 1998an, emakumezko aktore onenaren David di Donatello Ovosodo lanagatik, hau ere 1998an, eta Mar del Platako Nazioarteko Zinemaldiko emakumezko aktore onenaren saria Mi piace lavorare lanagatik, 2004an.