"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pernilla August aktore suediarrak lurreko distira agertzen du eta eszenarako talentu harrigarri baten jabe da pantaila handira arazorik gabe egokitzen jakin izan duena, Ingmar Bergmanek zuzenduriko Fanny and Alexander (Fanny eta Alexander, 1982) filman eginiko antzezpena horren leluko.
1992an, Cannesko Zinemaldian Aktore onenaren saria irabazi zuen Bille Augustek zuzendu eta Ingmar Bergmanek idatziriko The Best Intentions (Asmorik onenak, 1992) filmagatik. 1993an Bille Augustekin lan egin zuen atzera ere, oraingoan mundu mailan ospetsu izan zen Jerusalem (1996) lanean. 1996an, Pernillak Private Confessions (Aitorpen pribatuak, 1996) filman parte hartu zuen, hau ere Bergmanek idatzia, baina oraingoan Liv Ullmanek zuzendurikoa.
1999an, Pernilla August Shmi Skywalker bihurtu zen, Anakin Skywalkerren ama. Star Wars - Attack of the Clones (Star Wars – Klonen erasoa, 2002) George Lucasek zuzendutako pelikulan.
Azken urteotan, Pernilla August Suedian nahiz atzerrian aritu da lanean. Bere kolaborazio ugari eta emankorren artean aipagarri da Per Fly daniar zuzendariarekin Manslaughter (2005) sarituan buruturikoa, eta berriki, Forestillinger (Performances, 2007) sail ospetsukoa. Honez gain, Kristian Petrikek zuzenduriko Details (2003), nazioarte mailan txalotutako filmaren protagonista izan da, baita Ole Bornedalen I Am Dina (2002), Simon Stahoren Day and Night (2004) eta Björn Rungek zuzendutako Daybreak (2003) eta Mouth to Mouth (2005) pelikulena ere
Telebistako bere lanen artean, honakoak: In the Presence of a Clown, Ingmar Bergmanek idatzi eta zuzendurikoa, The Wild Duck, Bo Widerbergena, eta Mary Mother of Jesus, Kevin Connorren zuzendaritzapean.
Halaber, besteak beste, ondorengo antzezlanetan aritu da: The Dream Play, Hamlet, bertan Ofeliarena egiteagatik “British Drama Magazine” aldizkariaren Errepartoko amakumezko aktore onenaren saria eskuratuz, The Dolls House, The Winter's Tale, Mary Stuart eta Ghosts, den-denak Ingmar Bergmanek zuzenduak eta Suediako Antzoki Nazionalean antzeztuak.