"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1965ean Donostian jaio zen. Tres minutos eta Nora bideoko film laburrak idatzi eta zuzendu zituen, azken hau Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Bigarren Saria eskuratutakoa, zinerako lehen lan luzea gauzatu aurretik, El ángel de mármol, San Roqueko (Cadiz) XVIII. Nazioarteko Film Laburren Astean Lehen Saria irabazitakoa.
Tártalo el Cíclope eta animazioko film onenaren 2002ko Goya sarirako proposatutako Anjé, la leyenda del Pirineo-ren gidoiak idatzi ondoren, bere orain arteko azken film laburra, Jardines deshabitados, idatzi eta zuzendu zuen, Gijongo Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zuenetik, nazio eta nazioarteko hirurogeitik gora jaialditan parte hartu eta hamahiru sari eskuratutakoa.
2003an, Neguko eguzki hotza luzea pantailaratu zuen, besteak beste, Unax Ugalde, Marisa Paredes eta Javier Pereira aktoreekin. Luis Goyak (Zine 1) ekoiztua, Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailerako hautatu zuten Donostiako 52. Nazioarteko Zinemaldian. Film honek hamabost sari lortu ditu, horien artean Zuzendari Berri Onenaren Goya Saria eta Muntaketa Onenaren izendapena, baita Aktoreen Batasuneko bi izendapen Raquel Pérez eta Marta Etura aktoreentzat.
2006an, Zine 1 euskal ekoizpen-etxearen eskutik berriro, La sombra de nadie suspensezko filma filmatu zuen, José Luis García-Pérez eta Philippine Leroy-Beaulieurekin. Egun, bere azken gidoiaren produkzioan dihardu, Las huellas del agua, gero eta indibidualistagoa den gizartea hizpide duen drama soziala.