"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jean-Claude Lamy, 1961ean Zientzia Politikoetan graduatua, Réalités, Jeune Afrique eta Geo aldizkarietan hasi zen kazetari lanetan. Ondoren, Hachette, Larousse eta Nathan argitaletxeetako argitaratze-zuzendari bihurtu zen.
1994an, France Television-eko lehendakaritzaren kultur aholkulari izendatu zuten. Hiru urte geroago, 1997an, France 3 Cinémako buru izan zen, frantziar eta europar filmen ekoizkidetzan arituz. Kargu honetan ziharduela, nazioartean arrakastatsu suertaturiko filmak ekoizkidetu zituen, Amélie eta Dancer in the Dark besteak beste, eta talentu berriak aurkitzen ahalegindu zen, hala nola Eric Zonca (La vie rêvée des anges), Zabou Breitman (Se souvenir des belles choses), Michel Ocelot (Kirikou) eta Marjane Satrapi (Persepolis).
Lamyk Maurice Barrèsi buruzko dokumental biografiko bat zuzendu du frantses telebistaren enkarguz eta horrez gain, zenbait liburu argitaratu ditu: Dictionnaire mondial des films (Larousse, 1988ko lehenengo argitaraldia, 12 eguneratze barne), Lars von Trier, le provocateur (Grasset, 2005) eta Larousse du cinéma (Larousse, 2006).