"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mark Peploe Karenen jaio (Kenya), eta Britainia Handian eta Italian hazi zen. 18 urtekin autoestopez bidaian abiatu zen Afganistan eta Nepalera, eta orduz gero, bidaiari nekaezina izan da. Oxforden Politika eta Filosofia ikasi eta gero, BBCn hasi zen lanean ikerlari moduan, dokumentaletan espezializatutako AKA konpainiarekin bat egin aurretik, honekin Max Frisch, Oscar Niemeyer eta Melina Mercouriri buruzko filmak burutu zituelarik.
1969an gidoigintzari ekin zion, eta besteak beste, honakoekin aritu da, Jacques Demy, René Clément, Michelangelo Antonioni eta Bernardo Bertoluccirekin.
Berealdiko sona bereganatu zuen Michelangelo Antonioniren The Passenger (Erreportaria, 1974) filmarekin, eta Oscar saria eta Gidoi onenaren Urrezko Globoa lortu zituen The Last Emperor (Azken enperadorea, 1987) pelikularekin.
Gidoilari eta zuzendari bezala, ordu erdiko fizkiozko erdimetraje bat burutu zuen BAFTA britainiar sarietarako izendapena jasotako Samson and Delilah (1985), eta gero Afraid of the Dark film luzea, Fanny Ardant eta James Foxek antzezturiko thriller psikologiko bat. Hurrengoa, Joseph Conraden izen bereko lanean oinarritutako 1997ko Victory, Willem Dafoe eta Irène Jacob protagonista zituena, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen.
Clare Peploe bere arrebarekin batera High Season (1987) honen film luzearen gidoia idatzi zuen, urte hartako Zinemaldian Zilarrezko Maskorra eskuratu zuena, eta Paul Bowlesen eleberrian oinarriturik, Bertolucciren The Sheltering Sky (Zeru babeslea, 1990) lanaren egokitzapena egin zuen, eta Little Buddha (Buda txikia, 1993) pelikularen gidoian ere elkarlanean aritu ziren.
Halaber, Bertolucciren hurrengo filmaren gidoia idatzi du, XVI. mendeko Gesualdo da Venosa konpositore napoliarraren bizitzari buruzkoa, eta gaur egun Antonioniren argumentu batetik abiatutako akziozko thriller batean murgilduta dabil, The Crew izenekoan.