"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Los Angeles ibaiaren ondoko langile-auzo batean kokatua, The Blue Hour Los Angeles hiriko alderdi ezezagunetako bateko biztanleen eguneroko bizitza aztertzen duten lau istoriok osatzen dute. Ibai gaineko horma bat margotzen ari den emakumezko mexikar artista bat, alaba hil zitzaienetik bere emazte etsituarekin komunikatu nahian dabilen armeniar kamera-konpontzaile bat, bere hoteleko gelatik kanpo entzuten duen ahots misteriotsua ezagutu nahi lukeen blues gitarra-jole afroamerikar bat, eta egunero-egunero bere emaztearen hilobira bazkaltzera doan erretiratu ingeles bat. Los Angeles ibaiari nolabait lotuta dauden lau istorio, lantzean behin elkarrekin komunikatzen diren arrotzen arteko lotura xumeak arakatzen dituztenak, orobat lotura-une labur horietan erreparatuz.


