"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Irm, hogeita hamar urte inguruko emakume batek, ezezagunei telefonoz deitzen die minbizia duen neskato bat dela kontatuz. Bere elkarrizketa hunkigarrien bitartez, harreman batzuk hasiko ditu, baina hauek hurbilekoak bihurtzeko zorian daudenean, seko mozten ditu. Irmek bere eguneroko ohikeriari ihes egiteko daukan modua da, garbitegi batean lan egin eta oso gaixo dagoen bere ama zaintzen baitu. Alabaina, Sinarekin harremanetan hasten denean, adiskidetasun behar handia duen emakume bat aurkituko du eta Irm lagun mintzat jotzen duena. Hilzorian dagoen bere amaren eta bere fartsa manipulatzailearen artean harrapatuta, Irm gero eta gehiago erakarriko du Sinak. Noizbait honi egia kontatu beharko diola badaki eta galduko ote duen beldur da. Halere, Sina gogorra da oso eta neskarengan Irmek berak baino askoz gehiago sinesten du. Emakume batek rol berezi samarra bereganatzen du, erabateko ezezagunekin telefonoz ?jolastuz?. Besteen berotasuna eta arreta erakartzeko irrikaz, konfiantzazko eta errukizko sentimenduak eragingo ditu linea telefonikoaren bestaldean, bere burua azkenburuko gaixotasun bat duen neskatxa bailitz aurkeztuz. Halako egun batean, Sina emakume kementsua ezagutuko du, eta harreman harrigarri baina aldi berean etorkizun handikoa izan litekeena hasiko dute... Northern Star (2003) filmeko zuzendariaren bigarren luzea.


