"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Cundo Asturiasera itzuli da hamar urte kanpoan ibili eta gero, Suso bere lagun onena zendu denez, honi azken agurra ematera behin alde egin zuen herrira. Cundoren asmoa etxean egun batzuk igarotzea, aspaldiko lagunekin mozkortzea eta berriz ospa egitea da. Baina ez da uste bezain erraza gertatuko. Duela urte batzuk Asturiasen konpontzeke utzitako kontuek irtenbide bat eskatuko diote, eta neska-lagun ohiek, amorante ohiek eta guraso ohiek Cundoren bizitza hankaz gora jarriko dute, eta baita berak haienak ere. Baina, bat-batean, Susok lotu gabeko eginkizun bat ere utzi zuela jakingo du. Haren azken ametsa alegia: dorre bat eraikitzea. Hortaz, Cundo Susoren ametsa gauzatzen saiatuko da. Lagunek elkarren artean zerbait egin dezaten azken aukera izango da gainera. Eta baliteke, azkenik, Cundok gauzak ongi egitea: bere bizitza eta familia berreraikitzea, bere bizitzako emakumea eta munduan bere lekua ere aurkitzea, Susok hiltzerakoan berari utzitako hori.


