"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Inés eta bere mutil-laguna eztabaida gogorrean ari dira omnibus batean. Mar de las Pampasera doaz, behe-denboraldia aprobetxatuz opor labur batzuk bainuetxe batean igarotzera. Omnibusa gelditu eta Ines bere poltsa pisutsua bizkarrean daramala jaitsi da, mutil-laguna atzetik joango zaiolakoan. Ordea, omnibusa badoa. Eta neska bakarrik gelditu da errepidearen erdian. Ines noraezean ibiliko da basoetan barrena, arkuarekin tiratzen ikasi eta lagun iragankorrak bihurtuko diren arrotzak ezagutuko ditu. Eta negar egiten du. Bien bitartean, maite duen gizona berreskuratzen saiatuko da (koldar eta funtsik gabea izatea leporatuz) elkarrizketa telefoniko etengabe eta etsi-etsien bitartez. Begiak puztuta eta sabela ondoezik, Inések bertan geratzea erabakiko du, opor erromantiko horiek bakardadean gozatzeko. 


