"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Heitor eta Julia ezkongaiak dira. São Paulo hiriko arratsean bikoteak telefonoz eztabaida bortitza izan du. Heitorrek Juliarengana joatea erabaki du gauzak aurpegira esanda konpontzeko. Larritasunak jota, autoa hartu eta neska-lagunaren etxera abiatu da. São Pauloko kaleetan barrena egindako bidean, gauaren hasiera den puntako orduan, Heitor hiriari begira jarriko da, eta hiria bere gogoetekin nahastuko zaio. 


